Berriak
2010ko uztailak 23
Azkaiter Peloxen diska berriari buruzko elkarrizketa Hitza egunkarian.
Azkaiter Peloxen diska berriari buruzko elkarrizketa Hitza egunkarian.
2010ko uztailak 14
Bergaratik hasi eta Donostia eta Orion ere dagoeneko aurkeztu dugu diska berria.
Uztailean "Azkaiter Pelox & the road band zuzenean" izeneko diska aurkezteko kontzertu dexentez osatutako aurkezpen bira bat antolatu dugu, gipuzkoan zehar eta dagoeneko Bergarako piszinetako kontzertua eman genuenetik, Orioko Kosta tailerrean eta Donostiako Leize Gorrian ere eskeini ditugu aurkezpen kontzertuak. Bihar UZTAILAK 15 Osteguna Donostiako Reyes Catolicos auzoan kokatuta dagoen M.A.D aretoan aurkeztuko dugu diska: Amaia Azpiazu oñatiarra eta Ingrid Karres abeslari alemaniarraz lagunduriko emanaldi akustikoan.
2010ko uztailak 9
Atzo aurkeztu genuen zuzenean grabatutako diskoa Bergarako igerilekuetako terrazan.
Ander Laborda, Mikel Ilarduia, Raul Lozano eta Unai Azkaratek osatutako laukote formatuan aurkeztu genuen "Azkaiter Pelox & the road band zuzenean" izeneko zuzeneko diskoa Bergarako igerilekuetan. 2010eko Martxoan Orion eta Bergaran emandako kontzertuetan grabatutako diskoa db uhinak izeneko soinu ekoizpen eta audio grabaketetarako Mikel Ilarduia eta Aimar Izak osatzen duten lantaldeak nahastu eta masterizatu du.
Hemen daukazue goiena komunikazio zerbitzuetakoek landutako albiste eta bideoa:
http://goiena.net/bergara/albisteak/azkaiter-peloxek-disko-berria-aurkeztu-du
2010ko ekainak 28
Uztailak 8an aurkeztuko dugu Bergarako Piszinetan Zuzeneko disko berria!
Martxoan emandako kontzertuetan grabatutako zuzeneko diskoa Uztailak 8an aurkeztuko dugu Bergarako Piszinetan, gaueko 21:00etan: datorren ostegunean Azkaiter peloxekin batera, Mikel Ilarduia, Raul Lozano eta Ander Laborda musikariak igoko gara Agorrosingo terrazako eszenatokira.
2010ko ekainak 25
El master del disco grabado en directo ya esta en fabrica.
El disco grabado en directo durante dos conciertos en marzo de este mismo año ya esta en fabrica. Los conciertos elegidos para la grabación del disco fueron los ofrecidos en el skatepark indoor Laino de Bergara y el bar Kalakari de Orio y saldrá a la venta bajo el nombre de AZKAITER PELOX & THE ROAD BAND ZUZENEAN!.
El diá 8 de Julio a las 21:00 se organizará un concierto de presentación del disco en las piscinas agorrosin de Bergara.
Datozen kontzertuak
-
2010ko abuztuak 28 - 18:30etan
Azkaiter pelox hirukote formatuan Orioko Eusko Gudariak kalean.
-
2010ko uztailak 24 - 20:00etan
Soraluzeko festetako larunbatean Txoznetan (Herriko Plazan).

