Berriak
2010ko ekainak 14
2010eko Ekaineko 3 kontzertuetako argazkiak igo ditugu dagoeneko
2010eko Ekaineko 3 kontzertuetako argazkiak igo ditugu dagoeneko(Azpeitia, Getaria eta Bergarako kontzertuetakoak ain zuzen be.)
2010eko Ekaineko kontzertuak AZKAITER PELOX izenpean ematen ari gara. Argazkietan ikusten den bezala batzuetan hirukote formatuan beste batzuetan bakarlari moduan, nagusiendako emanaldiak ematetik aparte Azpeitiako Xanjuandei auzoko festetan, ludotekan gaztetxoendako Elvis euskaldunaren ipuin musikatuez osatutako ikuskizuna eskeiniz. Bergarako gaztetxearen 10. urteurren ospakizun kontzertua jendetsua izan da eta ikuslego eta musikarien arteko harremana izugarria! Bikaina eta majikua. 10 urte Gartzela zaharra askatasun gune bihurtzen! Argazkiak: Haritz Alberdi (Getaria) Koldo Eizmendi (Azpeitia) eta Ander Bolibar (Bergara). Eskerrikasko benetan hiruroi.
2010ko maiatzak 24
Aste honetan programatu gabeko bi kontzertu sorpresetan parte hartu dugu.
Maiatzak 21 Ostiralarekin Zumaiako Gaztetxe berriko eszenatokian kontzertua eman genuen Mikel Aranzabal eta Eñaut Martí Oriotarrekin batera Azkaiter Pelox izenpean. Mikel Aranzabal eta Eñaut Martík zabaldu zuten gau akustikoa, eta beraien emanaldia aurrera zioan eiñean Azkaiter Pelox ere batu zitzaiean pandereta eta Latin percusion arraultzeekin erritmoa eramanaz. Gero Azkaiter Peloxen txanda etorri zen eta Rockabilli pixkatekin hasi eta Eñaut Martíren kolaborazioarekin jarraitu zuen gau borobil batean. Eskerrikasko benetan hemendik Zumaiako Gaztetxeko jendeari horrelako afari goxua prestatzeagatik eta suerte gaztetxe berriarekin!
Ostegunean Azkaiter Pelox Donostiako Leize Gorrian izan zen, bertako Pablo, Marco Italiarra, Kauta, Sei urte eta Lor taldeetako baterijolea eta Oñatiko the Drakes taldeko abeslariarekin eszenatokia konpartitzen.
Unai Azkarate 2010-5-24
2010ko maiatzak 4
Ostiral honetan Maitzak 7 Azkaiter Peloxekin batera Amaia, Ingrid eta Gurru...
Ostiral honetako Bertsio gauean Azkaiter Peloxekin batera Ingrid Karres Alemaniarra, Amaia Azpiazu Oñatiarra eta Iker Gurrutxaga Oriotarra ariko dira Orioko Hondartzako Txalupako eszenatokian. Joan zen urteko Bertsio gauean bezala Rockabilly estiloko abestiak ensaiatu ditugu.
2010ko apirilak 28
Irakurketa astearen ondoren Bertsio gaua Orioko hondartzako Txalupan.
Bergarako Aranzadi ikastolako Gurasoen batzordeak antolatutako literatura astean parte hartu eta gero Orioko 2. Bertsio gaueko ikuskizuna prestatzen ari gara burubelarri. Irakurketa kolektiboan beste askorekin batera AZKAITER PELOXek ere parte hartu zuen.
2010ko apirilak 15
Londreseko kontzertuetatik etorri berri, ipuin musikatuak prestatzen burubelarri...
Londreseko bidaitik etorri berri eta Zuzeneko diskorako abestiei masterizazio eta aukeraketa lanak egitetik aparte, Gazte eta umeendako ipun musikatuak lantzen burubelarri sartu gara, Azkaiter Pelox eta gure zenbait kolaboratzaile.
Eta guzti hau gutxi balitz Orioko Hondartzako Txalupa antzoki berriko 2. Bertsio Gauerako Amaia Azpiazu Oñatiarrarekin eta Ingris Karres Alemaniarrarekin zenbait abesti prestatzen hasiak gara. beraz Azkaiterren gitarra sutan azaltzen den argazki hau igotzea bururatu zaigu.
Datozen kontzertuak
-
2010ko irailak 17 - 22:00etan
Azkaiter Pelox Azpeitiako AuzoRock kontzertuan.
-
2010ko irailak 10 - 22:00etan
Lasarteko JALGI kafe antzokian.

