Berriak
2010ko apirilak 8
Azkaiter pelox Live in London (England) 2010-4-6
10 egun Londresen eman eta gero dagoeneko bueltan gare Euskal Herrixan. Egia esan hasiera batean pentsatzen genuena baino emanaldi gehiago eman ditugu Inglaterrako hiriburuan. Planeatuta genuen bezala Londresen bizi den Igor Medrano bergararrak eraman gintuen Jam sesio eta kontzertu aretoetara, baina planeatu gabe zegoena Londreserako hegazkiñean Amurrion bizi den Ibon Ordoñez musikaria ezagutzea zen, eta berarekin batera Denmark streeteko vintage guitars dendetan egindako grabaketa sesioa eta berarekin the Beatles talde britaniarrak ospetsu bilakatu zuten Abbey Roadera egindako bisitak ziren. Beraz bidaia musikatu honetan beste behin ere garbi geratu da planeatu gabeko bizipenak izan direla bidaiaren zati garrantzitsu eta dibertigarrienetako batzuk. A ze nolako barreak bota genituen Abbey Roaden!!!.
2010ko apirilak 4
Azkaiter pelox Live in London (England) 2010-4-4
Fly Shit taldekoekin Edinburgora egindako bidaia egin genuenetik etxea zapaldu gabe , Granada, Sevilla eta Cordovatik pasa eta gero, gaur apirilak 4 igandearekin zapalduko dugu Londoneko erdigunean kokatua dagoen Aint nothing but... blues aretoko eszenatokia AZKAITER PELOXen ikuskizuna Inglaterrako hiriburuan aurkeztuz...
There is a lot of live music going on in London and tonight in the Aint nothing but... Blues pub the show of the one and only AZKAITER PELOX.
2010ko apirilak 3
Azkaiter Peloxen Londoneko bidaiaren kronikarekin jarraituz...
Bihar Apirilak 4 igandea, 20:00etatik aurrera Londresko erdigunean jkokatuta dagoen Aint nothing but blues bar aretoko eszenatokian izango gara Azkaiter Pelox eta Ibon Ordonez bizkaitarra.
Eta Atzo Ostirala Picadilly circuseko Antzoki elegante batean HAIR "LET THE SUN SHINE IN" antzerki musikala dastatu genuen. keep on traveling!!! Cause in london there is not time to lose, no time to get bored!!!
je je je.....
earra biajia!!!
2010ko martxoak 31
Azkaiter Peloxen emanaldiak Londresen/Azkaiter Pelox live shows in London.
Londreseko King's Cross Street kalean kokatutako Clink youth hosteleko internet gelatik idazten nagoen honetan, bidaia musikatu honen kronika antzeko bat egitea bururatu zait. Hegazkinean sartu bezain pronto eta kasualidadez Bilbo aldeko Ibon Ordonez Mandolina jolea ezagute eta bere eta nire planak bateratzea ondo legokeela pentsatu eta bidaia musikatu honi hasiera ezin hobea eman baitgenion. Martxoaren 29an heldu nintzan Erresuma batuko hiriburura, heldu, maletak youth hosteleko logelan laga eta Igor Medranorekin kontaktuan jarri nintzen, bidaia ondo joan zela eta dagoeneko hiriburuan nengoela komeentatzeko. Canden Towneko indiopakistani batean geratu ginen, lasai afaldu eta kontzertuen antolaketa nola zoian hitzegiteko, eta arritzekoa bada ere afari ostean Dave Mathiewren taldeko musikariekin aritutako Sophia Edwars musikari estatubatuar gazteak gonbidatuta Canden Townen bertan antolatutako Jam sesio dibertigarri batean parte hartu genuen. Gero "aint nothing but..." izeneko blues pub edo aretoko gaua nola zoian ikustera pasatu ginen. Martxoaren 30ean Londreseko Denmark street kaleko gitarra denda eta estudioetara egin genuen txangoa eta bertan Ibon ordonez mandolinan, Azkaiter Pelox gitarra akustikoan eta Tom Warhurst izeneko baxujole Britaniar gazteak jam sesio inprobisatu batzuk burutu genituen Denmark Streeteko lokal batean, Take away batean zerbait afaldu ostean Londresen bertan bizi den Igor Mendranok Bardens aretoan antolatuta zegoen Mary and the Mirrors izeneko hirukote trivalaren kontzertu interesgarrira eraman zigun elektro illun tankerako beste bi talderen emanaldi originalak dastatzeko denbora ere izan genuelarik.
Bidaiaren erdira ere oraindik heldu ez naizen honetan hau da orain arte bizitakoa. Oraindik etortzeko daude "Aint nothing but..." blues aretoko emanaldia, Blues Kitcheneko kontzertuak etab etab...
Argazki eta bideoak ahalik eta azkarren zintzilikatuko ditugu.
2010ko martxoak 24
Fly Shit taldearekin Edinburgon bizitako esperientziaren kronika.
Edinburgoko Bannerman´s aretoan izan zen kontzertua eta Fly Shit laukote Bergararraren aurretik Afterbirth polakoak eta Drive by audio izeneko talde eskozesak jo zuten. 2010-3-20 Larunbata izan zen aukeratutako data eta talde Bergararrak aretoa jendez gainezka izan zuen. laukote Bergararrak bere bi diskoetako abestiak jotzeaz gain hurrengo diskorako egun hauetan grabatzen ari diren abesti berriak ere aurkeztu zituzten, Bideak izeneko abesti berriak aipamen berezi bat merezi izan zuelarik. Fly Shit taldearen Kontzertuaren aurretik Drive by audio izeneko taldeak giroa ederki berotu zuen Beasty Boys eta Panteraren influentziaz sortutako abesti propioez. Eta Bergararron ordurako giroa pil pilean zegoen. 10 bat lagunez osatutako tripulazio bat izan giñen Edinburgoko kontzertu honetan eta guztia bideoan grabatzen eta argazkiak ateratzen aritu giñen etengabe. 2007an Mahaster River taldearekin joan giñenean bezala 2010 honetan ere "Irtenbiderik gabeko autobideak" izeneko abestia Edinburgoko eszenatokietan entzuteko aukera izan da, eskerrrikasko bnetan hemendik antolatzaileei eta bertan ateratako argazkiak ahalik eta azkarren zintzilikatuko ditugu webgune honetan.
Datozen kontzertuak
-
2010ko irailak 17 - 22:00etan
Azkaiter Pelox Azpeitiako AuzoRock kontzertuan.
-
2010ko irailak 10 - 22:00etan
Lasarteko JALGI kafe antzokian.

