Edukira salto egin Nabigaziora salto egin

Mahaster River

Berriak

2010ko urtarrilak 28

Gaur AZKAITER PELOX zuzenean Bergarako ZIRIPOT berria inaguratzen!

Urtarrilak 28 Osteguna, hau da , gaur bertan  Bergarako Ziripot taberna hemendik aurrera kudeatuko dutenek inagurazioa egingo dute eta AZKAITER PELOXek kontzertua emango du luncheko kanape eta pintxoen artean.

http://goiena.net/blogak/ziripot/doc/03

2010ko urtarrilak 27

Abendua eta Urtarrileko kontzertuetako argazkiak dagoeneko igo ditugu!

Abendua eta Urtarrilean Nahasterrekan diskoa aurkezteko kontzertu ugari eman ditugu eta kontzertu hauetan Argazkilari ezberdinek ateratako argazkia dagoeneko igo ditugu gure webguneko argazkien atalera. Eskerrikasko benetan hemendik gure kontzertuetan argazkilari lanetan ibili zareten guztiei! Alberto Alonso(Oñati),  Koldo (Mondraberri), Maialen Chourreaut (Lasarteko Ekain liburudenda), Eneko Tabuenka (Ziripot) Iker Gurrutxaga (Orio)etab...

Bestalde Zarauzko 310 project skate taldeko Manexek Bergarako LAINO Skateparke indoorraren inagurazioan AZKAITER PELOXek emandako kontzertuaren bideoa grabatu zuen eta Laino skateparkekoek webgunera igo dute, hemen linka:

http://www.laino.info/Podcast-video/Entradas/2009/10/30_Inagurazio_jaia%2C_azkaiter_pelox.html

2010ko urtarrilak 18

Mahaster Riverrren Arrasateko Iratiko kontzertuari buruzko kronika Mondraberrin.

Arrasateko Mondraberri atariko kazetariak izan ziren Mahaster Riverren Irati tabernako kontzertuan eta hemen dagoz kontzertuari buruz idatzi duten kronika eta argazkiak.

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=1563999&menuId=9622824&onlypath=true

2010ko urtarrilak 9

Sorkun eta Mahaster Riverren Oñatiko kontzertuaren kronika.

Sorkun eta Mahaster Riverrek Oñatiko Gaztelekuan ,Urtarrilak 8 ostiralean, emandako kontzertuan elurra izan zen protagonista, Izan ere atsaldetik txuri egon arren Oñati, kontzertua amaitu eta gero ikuslegoak guztiz txuri topatu zuen herria bideak eta inguruak. Emanaldiari dagokionez, Bergarako hirukotea izan zen taularatzen lehena eta Nahasterrekan disko berriko abestiak eskeini zituzten eszenatokia laino gisa dekoratua zeukan gaztelekuan. Teknikariek oso soinu ona lortu zuten eta taldea ikuslegoarekin harremana lortzen aritu zen emanaldi guztian zehar. Sorkunen ordua etorri zen gero eta honek ere ez zuen hutsik egin. Eszenatokian transparentzia, argi, kolore eta proiekzio bitxiek Sorkunen etapa desberdin guztietako abestiak bikain ilustratuz. Gorka Sesma eta Hot Dogs taldeko Ikerrek gitarra akustikoekin era oso elegantean interpretatzen dituzte Sorkunen abestiak,Abeslariaren ahotsak sekulako protagonismoa lortu eta enfoke intimista bat lortzen duen ikuskizunean. Kontzertuaren amaiera aldera Mahaster Riverreko abeslariak Sorkunekin batera abesti batean kolaboratu zuelarik. Bertaratu zen ikuslegoak egoera onean dauden bi hirukote akustikoren kontzertu intimista batez gozatzeko aukera izan zuen kanpoaldean elurra ari zen bitartean.

Datozen kontzertuak

  • 2010ko irailak 17 - 22:00etan

    Azkaiter Pelox Azpeitiako AuzoRock kontzertuan.

  • 2010ko irailak 10 - 22:00etan

    Lasarteko JALGI kafe antzokian.