Edukira salto egin Nabigaziora salto egin

Mahaster River

Berriak

2010ko urtarrilak 3

Musikari desberdin askorekin barutzen ari gara Nahasterrekan diskaren aurkezpena

2010eko urtarrilean 13 hilabete egingo ditugu  NAHASTERREKAN diska Euskal Herrian barrena aurkezten.

Bizkaian, Nafarroan eta Araban kontzertuak eskeinei ditugunarren Gipuzkoan barrena eman ditugu kontzertu gehien. 50 kontzertu inguru eman ditugu Andoaingo Garate estudioetan taldearen 2. diskoa den  NAHASTERREKAN grabatu genuenetik, eta Diskoan Parte hartu duten musikariez aparte, Inigo Perona(Tronpeta), Joseba Aparicio (Tronboian), Mikel Ilarduia (Baterian), Olaia Ramos (Ahotsetan) eta beste zenbait musikari lagunekin eman ditugu kontzertuak formatu desberdiñetan.

 

2009ko abenduak 21

Kontzertu zerrenda luzea aurtengo Abenduan ematen ari garena.

Ostiralean Inigo Perona eta Joseba Aparicio musikari oriotarrekin eman genuen kontzertua Mahaster Riverrekoek Ziripotean. Gure errepertorioa tronpeta eta tronboi soinuez jantziz. eta datozen kontzertuetan Mikel Ilarduia bateria jolearekin arituko gara Donosti eta Lasarteko dendarien elkarteak antolatutako emanaldietan.

2009ko abenduak 14

Mikel Ilarduia teknikari lanetan dator Mahaster Riverren emanaldietara.

Nahasterrekan diskoaren aurkezpen bira honetan pentsatzen genuena baino emanaldi gehiago lotzen ari gara azkenaldian.Euskal Herriko hainbat eta hainbat herrietako eszenatoki desberdin eta sonorizazio desberdiñekin lan egitean eta esperientzia desberdiñak izateak eraman gaitu TEKNIKARI propio baten beharra somatzera.

2009ko abenduak 13

Abendua eta Urtarrilean espero genuen baino emanaldi gehiago emango ditugu.

Euska Herriko autonomi erkidegoko Merkatari elkarteek Gabon inguruan antolatzen dituzten merkatal guneetan Formatu txikiko musikarien emanaldi ugari antolatzen ari dira Euskal Herri osoan, eta Orioko ARKUPE dendarien elkarteak antolatutakoa da lehenengoa. MAHASTER RIVER bertan da eta hemen Herriko prentsak ekimenari buruz bere webgunean dioena:

 

http://www.karkara.com/albisteak/arkupek-bihar-emango-die-hasiera-gabonetako-ekintzei/

2009ko abenduak 10

Mahaster Riverreko abeslaria Beat boxarekin esperimentatzen!

Bergarako Laino Skateparke indoor berriaren inagurazioan AZKAITER PELOXEK kontzertua eman zuen eta Bartzelonako Bernat Ramon izeneko Beat Box edo Mc lencio izenekoarekin kolaborazio berezi bat landu genuen inaguraziorako. Zarautzeko 310 projecteko lagunek hura bideuan grabatu eta orain you tuben zintzilikatu dugu:

http://www.youtube.com/watch?v=Fn_yk_NKAAQ

Bideoa Skateparkea jendez lepo beteta zegoen bitartean grabatua izan zen, inagurazio ekitaldiko kontzertuan.

Datozen kontzertuak

  • 2010ko irailak 17 - 22:00etan

    Azkaiter Pelox Azpeitiako AuzoRock kontzertuan.

  • 2010ko irailak 10 - 22:00etan

    Lasarteko JALGI kafe antzokian.