Edukira salto egin Nabigaziora salto egin

Mahaster River

Berriak

2009ko maiatzak 6

Mahaster River Goitbko Musikantoi telebista saioan.

Bergarako Zabalotegi aretoan emandako kontzertua dela eta aste honetan eta datorrenean GOITB telebistako MUSIKANTOI saioan izango gara, kontzertua ikusteko aukera izateaz gain elkarrizketa eta Nahasterrekan 09 gure biraren berri ikusteko aukera izango da bertan.

Maiatzak 7 Osteguna Gaueko 22:00etan GOITBko MUSIKANTOI saioan.

Maiatzak 8 Ostirala Gaueko 23:30etan errepikapena.

2009ko maiatzak 6

Mahaster River Diario Vasco egunkarian.

Zabalotegiko kontzertua dela eta Diario Vasco egunkarian guri buruz idatzitakoa:

http://www.diariovasco.com/20090503/alto-deba/mahaster-river-esta-tarde-20090503.html

2009ko apirilak 7

Unai Azkarate, Mahaster Riverreko abeslaria, GAZTEZULO aldizkarian.

Gaztezulo aldizkariko kazetariek Mahaster River taldeko abeslaria den Unai Azkarate elkarrizketatu dute bere sexualitateak sortzen duen jakinmina hasetze aldera. Elkarrizketa motz hau irakurri nahi izanez gero egin klik jarraian agertzen den linkean:

http://www.gaztezulo.com/artikuluak_view.php?uuid=1447

2009ko martxoak 27

Egutegia kontzertuz lepo!

Nahasterrekan 09 tourra aurrera doan einean Diskoa aurkezteko formatu desberdinetako kontzertuetan parte hartzen ari gara MAHASTER RIVER taldeko musikariak; formatu elektroakustikoan,  akustikoan, eszenatoki handi zein areto txikietara moldatzen dugu gure ikuskizuna. Batzuetan Azkaiter Pelox formatuan, Mikel Garaterekin batera John Cointreau jazz trioarekin, Jam Sesio desberdiñetan parte hartzen edo eta beste musikari batzuekin batera zuzeneko kontzertuak emanaz. jarraian datozen kontzertuen zerrenda:

Datozen kontzertuak:


Martxoak 27 Ostirala: Bergarako Nahikarin (Azkaiter Pelox eta Los Viernes al Ron)
Martxoak 28 Larunbata: Azkaiter Pelox Anoetako Gaztetxean.
Martxoak 28 Larunbata: (Garate y el dúo estático)Mikel Garate, Mikel Azkargorta eta Fernando Laskurain Bergarako Ziripotean.
Apirilak 4 Larunbata: Garate y el dúo estático Oñatiko Arranuan
Maiatzak 3 Igandea: Mahaster River Nahasterrekan Diskan parte hartu duten Musikari lagun guztien kolaborazioarekin emango dugun kontzertua Bergarako Zabalotegi areto berrian.
Maiatzak 9 Larunbata: Mahaster River Derioko Irish pubean

Maiatzak 14 Osteguna: Azkaiter Peloxen kontzertu akustikoa Donostiako Eiger edaritegian.

2009ko martxoak 11

Azken orduko kontzertua ostiral honetan

Azken orduko kontzertu baten berri ematen dizuegu: Martxoak 13 Ostirala arratsaldeko 20:00etatik aurrera Arrasateko Olarte kaleko 43.zenbakian inauguratuko den Tatuaje dendan emango dugun kontzertua ain zuzen be.

Nahasterrekan diskaren aurkezpen biraren barnean antolatutako kontzertu honetan guk diska aurkezteaz aparte Tatoo denda berri honen inaugurazioan pintxo, kanape eta Djak izango dira.

Datozen kontzertuak

  • 2010ko irailak 17 - 22:00etan

    Azkaiter Pelox Azpeitiako AuzoRock kontzertuan.

  • 2010ko irailak 10 - 22:00etan

    Lasarteko JALGI kafe antzokian.