Biografia
Mahaster River taldea 2004ko Abenduan sortu zen. Bertan Bergarako talde ezberdinetan ibilitako Unai Azkarate (ahotsa eta gitarra elektrikoa; 5P4 eta Fly Shit-eko kide ohia), Fernando Laskurain (12 sokatako gitarra elektrikoa; Los The House eta Fraggel Rock taldetan ibilitakoa) eta Mikel Azkargorta (baxu elektrikoa; Satira Anticlerical, Saturno eta Cool Panic-eko kide ohia) bildu ziren, proiektu berri bati forma emateko asmoarekin. Hasierako hilabetetan kantuak ekoizten eta taldearen norabidea eta norantza finkatzen jardun ostean, 2005ko abenduan egin zuten debuta eta ordutik non nahi joten ibili dira.
2006an Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin "irtenbiderik gabeko autobideak" izeneko diskoa argitaratzen dugu eta disko hau Euskal Herrian eta atzerrian aurkeztu eta gero 2008an "NAHASTERREKAN" izeneko taldearen bigarren lan luzea kaleratzen da. Bi diskoen tartean Edinburgon emandako kontzertuak biltzen dituen "Scottish tour 07" izeneko DVDa ere kaleratzen dutelarik.
Gaur egun Taldearen 5. urteurrena ospatzeko "5 URTE BAZTERRAK NAHASTEN" izeneko biran Euskal Herriko Eszenatokietan "NAHASTERREKAN" izeneko lan luzea aurkezten ari da taldea.
Mahaster River-en blues-a, funk-soul kutsuko doinuak, ikutu flamenkodun kantak eta instrumental klasifikaezinak biltzen dira, taldeko hiru kideen gustu eta pertsonalitateei tokia eginez. Batetik abesti nahiko intimistak garatzen dituzte, intentsitate aldaketek soinu indartsu batean zein pasarte lasaietan murgiltzen dituzte askotan musikariak, akorde elegante eta umilak erabiliz. Bestetik, kantu zuzen eta alaiagoak jorratzen dituzte, rythm and blues eta funk-etik gertuago, eta joera biak taldearen errepertorioan tartekatuz Mahaster River izeneko nahasketa berezi eta petsonal honi irteera ematen diote.
Musikarekiko ikuspuntu berezi bat, bateriajolerik gabeko hirukotea, tarteka lasaia eta tarteka animatuagoa, orokorrean musikaz disfrutatzeko eta disfrutarazteko asmoarekin igotzen dira taulara, bestelako pretentsiorik gabe.
Azken berriak
-
2010ko uztailak 23
Azkaiter Peloxen diska berriari buruzko elkarrizketa Hitza egunkarian.
-
2010ko uztailak 14
Bergaratik hasi eta Donostia eta Orion ere dagoeneko aurkeztu dugu diska berria.

